Kontuan izanik, 2019ko urtarrilaren 16an, Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena onetsi zen, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren arloan ohorezko aipamenak eskatzeko prozesua eskatzen zutela, 2018rako.

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluan jasota dagoenez, beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei Segurtasun Saileko ohorezko aipamenak eman ahal izango zaizkie; ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

Segurtasun sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei, ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak
jasotzekoa.

Proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko
langilea bada, lan egiten duen segurtasun empresa identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); memoria zer ekintzatan oinarritzen den proposamena azaltzeko eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.

Eskabideak aukeztu behar dira honako leku eta era hauetan:

a) Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

  • Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo); Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz)

Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

b) Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko eta lehen aipatu dugun egoitza elektronikoan.

Kategoria guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 26an bukatuko da.

2019ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Egunean.